"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Oso gazterik hasi zen lanbidean, Belén Macías zinemagilearen eskutik; haren zuzendaritzapean Mala espina (2001) filmaren protagonista izan zen.
Jarraian bere ikasketak pertsonaia txikiekin tartekatu zituen, entrenamendu gisa, Cabeza de perro (2006) laneko protagonista izan zen arte; hari esker emakume aktore hasiberri onenaren Goyarako izendatu zuten. Ondoren, La señora (2008-2010) telesail historikoaren arrakasta iritsi zen, eta hark lagundu zion lanbidean leku nabarmena lortzen.
Harrezkero hainbat film egin ditu: El juego del ahorcado (2008), El patio de mi cárcel (2008), Castillos de cartón (2009), Lo mejor de Eva (2011) eta Combustión (2013), baita antzezlanak ere; besteak beste, La casa de Bernarda Alba, Amelia Ochandianoren zuzendaritzapean, eta Carlos Sauraren El gran teatro del mundo.
Orain, María Dueñas idazlearen El tiempo entre costuras best-sellerra egokitu duen telesailaren promozioa prestatzen ari da.