"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Todd Haynes idazle, zuzendari eta ekoizleak sari ugari irabazi ditu bere film guztiak zuzendu eta idazteagatik. Far From Heaven (Zerutik urrun, 2002) Oscar sarietarako, Urrezko Globoetarako eta WGA sarietarako izendatu zuten, gidoi onenaren kategorian, baita Chicagoko zinema-kritikarien elkarteko sarietarako, Europako Zinemaren sarietarako, Londreseko kritikarien zirkuluko sarietarako eta Satellite sarietarako ere, eta, gainera, Veneziako zinema-jaialdian lehiatu zen. Haynesek San Franciscoko zinema-kritikarien zirkuluko, Seattleko eta Hego-Ekialdeko zinema-kritikarien elkarteetako, Phoenixeko zinema-kritikarien sozietateko eta Online zinema-kritikarien sozietateko gidoi onenaren sariak irabazi zituen. Far From Heaven filma zuzentzeagatik Independent Spirit sari bat, Golden Satellite sari bat eta New Yorkeko zinema-kritikarien zirkuluko sari bat irabazi zituen. Lan horrek, gainera, SIGNIS – Ohorezko Aipamena saria irabazi zuen Veneziako jaialdian, eta hiru GLAAD Media sari 2003an.
Velvet Goldmine (1998) filmarekin ekarpen artistiko onenaren saria irabazi zuen 1998ko Canneseko jaialdian, eta Urrezko Palmorria lortzeko lehiatu zen. Film hori zuzentzeagatik Channel 4 Directors Award saria irabazi zuen Haynesek Edinburgoko jaialdian, eta Independent Spirit sari baterako izendatu zuten.
Zinemagilearen lehenengo film luzeak, Poison (1991), epaimahaiaren sari nagusia irabazi zuen (Drama) Sundanceko zinema-jaialdian, baita film luze onenaren Teddy Award saria ere Berlingo jaialdian, eta zuzendari onenaren eta opera prima onenaren Independent Spirit sarietarako izendatu zuten.
Bestalde, I’m Not There (2007) lanari esker, Independent Spirit lehiaketako Robert Altman saria eta Veneziako zinema-jaialdiko bi sari (film onenaren Cinemavenire eta epaimahaiaren sari berezia) irabazi zituen, eta film onenaren Gotham sarirako izendatu zuten. Era berean, zuzendari onenaren eta gidoi onenaren Independent Spirit sarietarako izendatu zuten Safe (1995) filmari esker; azken lan horrek, gainera, American Independent Award saria irabazi zuen Seattleko zinema-jaialdian, eta FIPRESCI saria - Aipamen Berezia Rotterdamgo jaialdian.
Haynesen azken lana, Mildred Pierce (2011), HBO katearentzat eginiko bost orduko mini-telesaila da eta James M. Cain idazlearen eleberrian dago oinarrituta.