"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
David Byrne Talking Heads rock taldearen buru eta Luaka Bop diskoetxe ezagunaren sortzaile izateagatik da ezagun; baina, horrez gain, argazkilari, zinema-zuzendari, egile eta artista bakarlari gisa ere aritzen da. Izan ere, hamar urte luzez argitaratu eta erakutsi du bere lan bisuala.
Byrneren lanen artean daude Playing the Building, New YorkekoBattery Maritime Building eta Londreseko Roundhouse eraikinetan jarritako soinu-instalazio interaktiboa; Everything That Happens Will Happen Today, Byrnek Brian Enorekin eginiko lehen lankidetza, 1981ean My Life in the Bush of Ghosts egin zutenetik; New York Hiriko Garraio Sailarekin batera New York osoan jarritako bizikletentzako aparkaleku aparteko batzuk; Bicycle Diaries, Byrnek bere bizikletan eginiko bidaien kronika, Viking Press etxeak argitaraturikoa eta audioliburu formatuan saldutakoa, Byrnek kontatuta eta berak sorturiko musikarekin lagunduta; Talking Heads: Chronology, 1976-1983 aldiko zuzeneko emanaldiak biltzen dituen DVD bat; Living Architecturen egoiliar zegoela sorturiko soinu-obra bat, eta Artangelen A Room for London instalazioa, eta, azkenik, Sean Pennen film berriaren (This Must be the Place) soinu-bandarentzat WillOldhamekin eginiko kolaborazioa.
Duela gutxi, lankidetza diskoa egin du Byrnek St. Vincentekin, Love This Giant, eta 2012ko irailean argitaratu zuten; hilabete berean liburu bat atera zuen,How Music Works, McSweeney’s argitaletxearekin. Imelda Marcosen bizitzari buruz Fatboy Slimekin eginiko 22 abestien sorta, Here Lies Love, antzerkian estreinatu zuten udaberri honetan, New YorkekoPublic Theater antzokian.