"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Paulina García Alfonso antzerkiko aktore eta zuzendari txiletarrak hogei lanetan baino gehiagotan parte hartu du; besteak beste, Orates, Jaime Lorcaren eta Paulina Garcíaren testu eta zuzendaritzarekin; PabloParedesen Las analfabetas, 2011n antzerkigintza onenaren Altazor saria irabazi zuena; Fábula de un niño y los animales que se mueren (2011), Pablo Paredesek eginiko Euripidesen Troiako emakumeak lanaren berridazketa, eta A. Txekhov idazlearen El tío Vania, Raúl Osoriok zuzendua.
Guztira, hamabost antzezlan baino gehiago zuzendu ditu eta artistei beren proiektuak sortzen eta ikertzen laguntzea helburu duen FONDART saria irabazi du. Bikaintasuneko FONDART sariari esker, Platonov eta Ivanov antzezlanei buruz Pablo Paredesek eginiko Cerca de Moscú berridazketaren muntaketa egin ahal izan zuen.
Altazor eta APES sariak irabazi ditu hirutan, antzerkiko eta telebistako aktore gisa eginiko lanagatik. Beste hiru aldiz gonbidatu dute bere lanak Santiago a Mil jaialdian estreinatzera.
Paulina García Sebastián Lelio zuzendariaren Gloria luzeko protagonista izan zen, eta filmak Zinema Eraikitzen saria irabazi zuen 2012ko Donostia Zinemaldian. Rol horregatik aktore onenaren Zilarrezko Hartza irabazi zuen 2013ko Berlingo jaialdian, baita Limako eta Valparaísoko (DIVA) jaialdietako aktore onenaren sariak ere. Filmak zuzendari onenaren saria irabazi zuen, gainera, azken bi jaialdi horietan.
SANFIC 2013 jaialdian estreinatu zituen Alejandro Lagoszuzendariaren Génesis Nirvana etaGonzalo Díazen I am from Chile filmak, baita Moisés Sepúlvedaren Las analfabetas ere, Veneziako Kritikaren Asterako eta Chicagoko jaialdirako hautatua. Horretaz gain, Isidora Marrás zuzendariaren R. Lorena filmean ere aritu da aktore; filmak duela gutxi izan den Locarnoko zinema-jaialdiko Carte Blanche atalean parte hartu du.
Telebistan, Nicolás Acuñak zuzenduriko Cárcel de mujeres eta Los archivos del cardenal telesailetan parte hartu zuen; azkenak bigarren denboraldia egiteko CNTV 2012 lehiaketa irabazi zuen.
Epaimahaikide izan da FONDART 2003n, Antzerkigintzako Lehiaketa Nazionalean (2006 eta 2007), eta 2003ko lehenengo Emakumezko Antzerkigintza Lehiaketan. Santiago a Mil zinema-jaialdiko aholkularitza-batzordeko kide finkoa da, eta Txileko Unibertsitate Katolikoaren Apuntes antzerkigintza aldizkariaren argitalpen-batzordeko kide izan zen 2006 eta 2009 artean. Antzerkiko Aktoreen Sindikatuko (SIDARTE) zuzendaritza-batzordeko kide izan zen 2005 eta 2007 artean, eta SIDARTEren Centro de Extensión Cultural fundazioaren sortzaileetako bat, 2006 eta 2011 artean. 1997 eta 2001 artean ADT (Antzerki Zuzendarien Elkartea) sortu eta bertako kide izan zen.
Adierazitakoaz gain, irakasle da Finis Terrae Unibertsitatean, eta antzerki-zuzendaritzako, antzerki-interpretazioko eta kameren aurrean antzezteko tailerrak ematen ditu.