"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Christianek auzo pribatu bateko lorategiak eta kantxak zaintzen ematen du eguna. Auzo pobre eta kaotiko batek inguratuta, auzo pribatuko biztanleetako asko nolabaiteko itxialdian bizi dira. Christian, ordea, handik hurbil bizi da, eta ondo ezagutzen ditu bi munduak; "segurua" eta "basatia". Auzoan nolabaiteko beldurra gailenduko da, erabiltzen ez diren alboko lur batzuetan jende arraroa ezartzen hasia dela konturatzen direnean. Auzoa inbaditu egin dutela esango du norbaitek. Lasai egoten saiatuko dira, baina argi dago beldurrak hartuak dituela.