"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Euri garaia hastean, Helenak haurra izango du. Haren adopziozko amak eta anaiak janaria eta egurra bilduko dute oihanean, hurbil diren euri-garairako eta amatasunerako prest egoteko. Beste pertsona batzuek arraina lehortuko dute, edo uzta bildu, eta eguneroko ekintzen artean, marrazten joango dira alde egiten uzten ez duen urrutiko leku horretako min eta bakardade istorioak. Atseden-eguna iritsi da, eta bizilagunek bideari ekin diote jaiotzan laguntzeko. Euria hasi du. Bizitzak aurrera darrai.