"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Alejandro Fernández Almendras zinemagilea Horizontes Latinos sailean izan zen 2009an, Huacho filmarekin, eta Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean 2011n, Sentados frente al fuego lanarekin. Hau da bere proiektu berria. Arratsalde batean, lapurtu egingo diote Jorgeri; erruduna Kalule da, auzoko delinkuente bat. Jorgeren semeak aitari lapurtutakoa berreskuratzea erabakiko du, eta aurre egingo dio Kaluleri; hark, mehatxua sentitzean, tiro egingo dio. Semea bizirik aterako da eta delinkuentea bi urtez sartuko dute kartzelan. Irtetean, mendekua hartuko duela zin egingo du Kalulek. Poliziak ez ditu aintzat hartuko familiaren erreguak eta, ondorioz, Kalule amestutako mendekua betetzear dagoela dirudienean, Jorgek justizia bere esku hartzea erabakiko du. Locarnoko zinema-jaialdiko Carte Blanche saria irabazi zuen, filma finantzatzeko laguntza gisa.