"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pradoko Museoak biltzen dituen 9.000 margoen artetik aukeraturiko 400 maisulan aztertuko ditu film honek. Dokumentala 4K-n dago errodatuta, eta ikusleari Espainiako pinakoteka nagusiko aretoetan barrena bisita magikoa egiteko aukera emango dio. Dokumentalak pintura-eskola garrantzitsuenak eta haietako margolaririk adierazgarrienak aztertuko ditu, haiek obrei dagokien une historikoarekin lotuta.