"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Imanol Ariasek Vicente Ferrer misiolariaren rola egingo du; pobreziaren aurka borrokatzeko ekintza aukeratu eta Indiako Anantapur barruti lehor eta soileko lurra paisaia oparo eta emankor bihurtu zuen gizona. Filma jesuita katalanaren azken hogeita hamar urteetan zentratzen da eta, hasiera batean menderaezinak ziren etsaien aurka gauzaturiko bere borroka kontatuko digu.