"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Spirit of Akasha filmaren emanaldiaren ondoren beste emanaldi berezi bat
Film hau klasiko unibertsal bat da Bali, Angourie, Kirra, Ohau eta Mauin filmaturiko surf-sekuentzia zoragarriei esker. Baina hori baino askoz gehiago da. Morning of the Earth ozeanoaren eta surfaren edertasuna erakusteko jaio zen, surflarien espiritua atzemateko, haien ingurune naturalean. Falzonek surflariengan jarri zuen arreta, eta haiekin bidaiatu zuen kostaldean kokaturiko beren baserrietara, beren bizitzako alderdirik ohikoenak, itsasoan daudenean naturarekiko gordetzen duten harmonia eta lurreko bizitza ikusteko modua erretratatzeko.