"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mundu mailako estreinaldia
Sherpas Cinemak, All.I.Can filmagatik genero horretan sari gehien lortu dituen ekoizpen-etxeetako batek, Into the Mind azken film luzea aurkezten digu. Argazki harrigarriekin eta narrazio-teknika iraultzaileekin, Into the Mind filmak ametsa eta errealitatea bereizten dituen marra lausotzen du, eta behin betiko mendia igo eta eskiatu nahi duen eskiatzailearen pentsamenduetan murgilduko gaitu. Alaskaren, Boliviaren eta Himalayaren handitasunaz jabetzen goazen heinean, filma giza aurpegia duen erretratu filosofikoa marrazten joango da. Nola orekatu arriskua eta ordaina? Zergatik sentitzen gara gure bizitzan desafioak onartzeko inspiratuta, eta zer ikasten dugu ezarritako helburuak gainditzeko bidaia horretan?