"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mundu mailako estreinaldia. Bertan izango da Andrew Kidman
Spirit of Akasha - film honek, soinu-banda ahaztu gabe, Morning of the Earth filmaren 40. urteurrena. 1971n, Albert Falzonek Morning of the Earth filma zuzendu zuen. Lan hark betiko aldatu zuen munduaren surfari buruzko ikuspegia. Surfa bizimodu gisa interpretatu zuen, soilki eta benetakotasunez, eta hainbat belaunaldirengan eragina izateaz gainera, gure kultura, musika eta bizimoduaren espiritua markatuko zituen. Spirit of Akashak aurreko film haren arima eta espiritua berreskuratu ditu, gaurko testuingurua aintzat hartuta, eta frogatzen du hango balioek bere horretan jarraitzen dutela gure artean, eta baita Tom Curren, Stephanie Gilmore eta beste hainbat surflariren artean. Spirit of Akasha filma Andrew Kidman zuzendari australiarrak ekoitzi du eta Albert Falzonek babestu, eta surfaren, musikaren eta zinemaren arteko fusioaren erreferentzia berri gisa aurkeztu da.
Andrew Kidman surfaren kultura garaikidearen sortzaile garrantzitsuenetako bat da. Kidmanen filmografiak –Litmus (1996), Glass Love (2006), Last hope (2009) eta Lost in the ether (2010)– kirol hau aztertzeko modu eta bide berriak ireki ditu, bere iraganera, tradizioetara eta pertsonaia historikoetara hurbiltzea lortu baitu. Begirada estetiko eta desberdin bat eskaini du tradizioak, belaunaldien arteko erlazioek eta formen eta materialen bilakaerak surf modernoan duten garrantzia aldarrikatzeko.