"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Europa mailako estreinaldia. Bertan izango dira Sherry McConkey eta David Zieff eta Murray Wais zuzendariak
McConkey dokumentalak atleta batek bere ametsak lortzeko egindako bidea eta utzitako ondarea aztertzen ditu, erabakigarria izan baita kirol mota baten bilakaeran. Shane McConkey freesky eta ski base jumping modalitateetako aitzindaria izan da. Milaka pertsonaren inspirazio-iturri izan da, bere izaera, talentu paregabea eta bizitzarekiko jarrera begirune-gabea zirela-eta. Red Bull Media Housek Matchstick Productionsekin lankidetzan egindako film honek kirol horietako azken iraultzaileetako baten bizitza omentzen du.