"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mundu mailako estreinaldia. Bertan izango dira David Lama eta Thomas Dirnhofer
Patagonia txundigarrian, David Lama alpinismoaren haur prodijioak zoritxarrez ezaguna den Cerro Torre mendiaren hego-ekialdeko hegala eskalatzea du helburu. Askoren esanetan, munduko mendirik zailena da. Inork ez du granitozko orratz hori eskalada askean igo. Horixe da Davidek eta haren lagun Peterrek egin nahi dutena. Hamaika erronka natural eta logistikori aurre egin ostean, David bere proiektuaren egiazko izateaz eta gailurrera iristeko zailtasun izugarriaz jabetzen hasiko da.