Mundu mailan ekoitzi diren film luze argitaratu gabeen aukeraketa, Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF) «lehiazko jaialdi ez-espezializatu» gisa sailkaturiko jaialdietarako ezarriak dituen baldintzak betetzen dituena.
Sail Ofizialean lehiatzen diren film luzeek izango dute Urrezko Maskorra jasotzeko aukera. Epaimahai Ofizialak baloratu eta sarituko ditu filmok.
Sail Ofizialean, halaber, lehiaketaz kanpoko beste film batzuk aurkeztuko dira.
Sail honetan filmak inskribatzeko, erregistratu beharra dago eta Zinemaldian parte hartzeko filmeek bete beharreko arau orokorrak onartu behar dira.