"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jean-Marc Vallée kanadarra C.R.A.Z.Y. (2005) film sarituarekin egin zen ezagun nazioartean. Ondoren, The Young Victoria (2009) eta Café de Flore (2011) zuzendu zituen. Egiazko gertaeratan oinarrituriko drama honetan, Spirit Award sariaren irabazle Matthew McCounaghey aktoreak egiazko pertsonaia baten rola egingo du: Ron Woodroof, mediku-erakundearen eta enpresa farmazeutikoen hil ala biziko borrokan murgildu beharko duen gizon arrunt bat. 1985ean Ronek ustekabeko albiste bat jasoko du: hiesa du eta 30 egun geratzen zaizkio. AEBetako gobernuak barne-gatazka bizi du, ez baitaki nola borrokatu birusaren kontra eta aldi berean botikak mugatu. Ron, aldiz, mundu osoko tratamendu alternatibo eta ez toxikoak probatzen hasiko da, eta haiek modu legal zein ilegalean lortuko ditu. Onartuta ez dauden botikak saltzeagatik gobernuak jartzen dituen zigorrak saihesten saiatzen den bitartean “erosketa klub” bat sortuko du Ronek; nahi duena bazkide egin daiteke eta botikak lortu.