"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Sandra Bullock eta George Clooney dira espazio sakon eta infinitura eramango gaituen thriller honen protagonistak. Alfonso Cuarón, zuzendaria, Oscar sarietarako izendatu zuten Children of men lanagatik. Medizinan espezializatutako Ryan Stone ingeniariaren eta bere lehenengo misioan transbordadoreko kide duen Matt Kowalsky astronauta esperientziadunaren odisea kontatuko digu. Errutinazkoa behar zuen ibilaldi espaziala hondamendi bilakatuko da. Hurrengo Veneziako Zinema Jaialdiari hasiera emango dio.