"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Amat Escalante zinemagile mexikarrak zuzendari onenaren saria irabazi zuen Canneseko zinema-jaialdian film honi esker. Hamabi urteko Estela zeharo maiteminduta dago berarekin ihes egin eta ezkondu nahi duen poliziako kadete gazte batekin. Amets hori lortzen saiatzean, bere familiak bizi den eskualdea suntsitzen ari den indarkeriari egin beharko dio aurre.