"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Diego Quemadar-Diezen Mexiko eta Espainiaren arteko koprodukzioa da, eta azkeneko Cannesko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean estreinatu zen. Juan, Sara eta Samuel 15 urteko gazteek Guatemalatik ihes egingo dute, AEBetara iristen saiatzeko. Hiru nerabeek mundu hobea bilatu nahi dute Mexikoko mugez harago, baina laster ohartuko dira errealitatea oso bestelakoa dela.