"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Victoria Galardi zinemagile argentinarrak lan berria estreinatuko du, hain zuzen, Donostia Zinemaldiaren 60. edizioko Koprodukzio Foroan aurkeztu zuena. Argentina eta Espainiaren arteko koprodukzioa da, eta Anaren istorioa kontatzen du, lagun minenaren senar ohiarekin amodio-kontuetan hasiko den emakumearena, alegia. Maitasuna bilatzeari, adiskidetasunari, bakartasunari, beldurrei, erruari, unibertso femeninoari… buruzko filma. Elena Anayak eta Valeria Bertucellik interpretatutako filma.