"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mugaldeko poliziak Sonomako basamortuan deskonposizio-prozesuan den eta "Dayani Cristal" dioen tatuajea daraman hilotza aurkitzen duenean, hainbat galdera sortuko zaizkie. Sundanceko jaialdian estreinaturiko dokumental honek galdera horien erantzunak aurkitzea du helburu: Nor da pertsona hori? Zerk ekarri du hona? Nola hil da? Nor da Dayani Cristal? Gael García Bernal aktoreak eta Marc Silver zuzendariak berreraikiko dute hiltzeko garaian izenik ez duen pertsona horren nortasuna, eta atzean historia hunkigarria duen hezur-haragizko gizaki bilakatuko dute.