"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Yukiyo Teramoto 1976an jaio zen eta honako film luze hauek osatzen dute bere filmografia: Doraemon: Nobita no Shin Makai Daibōken - Shichinin no Mahōtsukai (2007), Doraemon: Shin Nobita to Tetsujin Heidan - Habatake Tenshi-tachi (2011) eta Doraemon: Nobita no Himitsu Dōgu Museum (Doraemon eta Nobita Holmes etorkizuneko museo harrigarrian, 2013). Telebistarako Boku wa Imōto ni Koi o Suru: Secret Sweethearts - Kono Koi wa Himitsu, Doraemon (2005), (The) Gokusen, Hunter × Hunter (2011) eta Monster egin ditu.