"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Rémi Bezançon, Ikus-entzunezko Errealizazio Goi Eskolan (ESRA, Paris) diplomaduna da, eta 2005ean zuzendu zuen lehenengo film luzea, Ma vie en l’air. Bigarrena, Le premier jour du reste de ta vie (2008), zuzendari onenaren eta jatorrizko gidoi onenaren César sarietarako izendatu zuten. Zarafa da animazioaren arloan egin duen lehen lana. Jean-Christophe Lie, Toulouseko Arte Ederren Eskolan ikasitakoa, 1995ean hasi zen Montreuileko Walt Disney estudioentzat lanean, animazio laguntzaile gisa. 2009an egin zuen animaziozko lehen film laburra, L’homme à la Gordini, eta Canneseko zinema-jaialdiaren 62. ediziorako aukeratu zuten, baita 2011ko César sarietarako izendatu ere.