"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ricardo Ramón animazioaren munduan hasi zen lanean, eta hainbat funtzio bete zituen La leyenda del viento del Norte (1992) film luzean. Lehenengo esperientzia horren ostean, Dibulitoon Studio sortu zuten Angel Alonso errealizadorearekin batera. Bere ekoiztetxearekin animaziozko sei film luze egin ditu. Ángel Izquierdo 1971n hasi zen lanean Los Picapiedra (Harriketarrak) eta Tom & Jerry telesailetan. 1982an Milímetros Dibujos Animados sortu zuen Antonio Zurerarekin, eta, orain arte, bertan garatu du bere ibilbide profesionala.