"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Saria 61. Donostia Zinemaldiaren inaugurazio-galan emango dute
Zinematografiako Prentsaren Nazioarteko Federazioak (FIPRESCI) urteko film onenaren Sari Nagusia Abdellatif KechichezuzendariarenLa Vie d’Adèle – Chapitre 1&2 filmari emango dio. FIPRESCIko kide diren mundu osoko 245 kritikarik azken 12 hilabeteetan estreinatutako filmen artetik bat aukeratzen dute, bozketa bidez, Sari Nagusia emateko.
Saria 61. Donostia Zinemaldiaren inaugurazio-galan banatuko dute, irailaren 20an, Kursaal jauregiko auditorioan. Saria jasotzeko, bertan izango dira Abdellatif Kechiche zuzendaria eta Brahim Chioua ekoizlea.
La Vie d’Adèle – Chapitre 1&2irailaren 20an proiektatuko dute, 23:30ean, Kursaal 2 aretoan. Emanaldi bakarra izango du.
FIPRESCI Sari Nagusia munduko zinema-zuzendari garrantzitsuenetakoek eskuratu dute Donostia Zinemaldiaren aurreko edizioetan: Pedro Almodóvar, Paul Thomas Anderson, Jafar Panahi, Kim Ki-duk, Aki Kaurismäki, Nuri Bilge Ceylan, Jean-Luc Godard, Michael Haneke, Cristian Mingiu, Roman Polanski edota Terrence Malick zuzendariek, esate baterako.