"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Keller Dover-ek aita baten amesgaiztorik okerrenari egin beharko dio aurre. Sei urteko alaba Anna, eta bere laguntxoa, Joy, desagertu egin dira, eta orduek aurrera egin ahala, izua nagusituko da. Etsita, egoera bere esku hartzea beste irtenbiderik ez duela erabakiko du Doverrek. Baina, noraino iritsiko da kosta ahala kosta familia salbatu nahi duen aita hau?