"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hugh Michael Jackman (Sidney, 1968) gehienbat X-Men komikietan oinarritutako hainbat filmetan Wolverine (“Otsokume”) pertsonaia antzezteagatik da ezaguna. Hugh Jackman Oscar sarirako izendatu dute, eta Urrezko Globo bat eta Tony bat irabazi ditu. Adin guztietako ikusleengana iristea lortu du bere ibilbide anitzari esker, eta lan sonatuak egin ditu bai pantaila handian, bai agertokietan, milaka pertsonaren aurrean. 70eko hamarkadako abeslari eta konpositore Peter Allenen rolean Broadwayn eginiko bira saridunean, zein altzairuzko atzaparrekin, X-Men sagako Wolverine ezagunaren rolean, Jackmanek argi eta garbi erakutsi du gure garaiko aktore gutxik dutela hain pertsonaia desberdinetara egokitzeko berak duen gaitasuna.