"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zazpi urteko ume bat desagertu da Ukrainako hiriburuko auzo batean. Parkera arreba nagusiarekin atera denean jolastera, izerditako berde bat jantzita zeraman. Detaile esanguratsua da: kolore berdeak bahitzaileak erakartzen omen ditu, frogatuta omen dago.
Txikiak Supermanen kromoak nahi zituen, jostailuren bat edo, baina arrebak erosketak egin nahi zituen besterik ez. Parkera iritsi direnean, arrebak amore eman du umearen kasketa dela eta, eta elkarrekin jolasten geratu dira une batez. Mutil eder batek neskaren arreta erakarri du une batez. Une batez baino ez, txikia katuekin jolastera joan da. Une bat igaro eta mutikoa desagertu egin da.
Tragediari aurre egin nahian, txikiaren bila abiatu da arreba, bera bakarrik. Amak piluletan bilatzen du babesa bere etsipenerako, eta aitak aspaldian utzi zion familia zaintzeari. Orain beste familia bat dauka, beste kezka batzuk, eta ez da alabarekin ondo moldatzen. Neskak badaki alde horretan, behintzat, ez duela laguntzarik aurkituko. Baina irudi bat dauka lagungarri, irudi bat besterik ez: parkera iritsitakoan iturri baten ondoan zegoen gizon luze eta argal baten itzala. Poliziak ingurua miatzen duen bitartean, neskari iruditu zaio gizon hori bera denda baten ondoan antzeman duela. Jarraitu egin dio etxeraino, eta hortik aurrera obsesioa izango da. Gizon susmagarriaren alabaren kontra joko du, zigor bila edo, eta gizona zelatatuko du, eta salaketa jarriko du bere aurka. Frogarik ez dauka batere, baina gizonak poliziak erosten ditu, informazioaren truke. Negozio ilunetan badabil. Neskak, azkenean, mendekua berak bakarrik hartzea erabaki du...
A.B.