"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemaldiaren babespean, XXV. Bideoaldia ospatuko da bihar, irailak 24, Larrotxene kultur etxeko zine eta bideo ikastaroetan eginiko lanen aukeraketa bat ikusgai izango delarik, Trueba 2 aretoan, arratsaldeko 18:30ean.
Donostia Kulturako, Larrotxene Kultur Etxeak duela 25 urte ekin zion Bideoaldia antolatzeari, bertako zine eta bideo ikastaroetan egindako lanak jende aurrean aurkezteko asmoz. Urte hartan martxan jarri zen bideo espezializazioa, hainbat ikastaro antolatuz eta ikusentzunezko produkzioa bultzatuz. Larrotxene ikus-entzunezkoen industrian ospe handia duten hainbat zinemagileren harrobia izan da: besteak beste, Borja Cobeaga, Luis A. Berdejo, Pablo Malo, David González, Jose Mari Goenaga edo Jon Garaño kultur etxeko trebakuntza eta produkzio geletan ikasitakoak dira. Goi mailako profesionalak ari dira irakasle lanetan, Jorge Gil, Michel Gaztambide, Isabel Herguera, Leire Apellaniz, Ana Lezeta eta Izibene Oñederra.
Urte hauetan Larrotxenen egindako produkzioen aukeraketa bat egin da, atal historikoari dagokionean izeneko hiru zuzendariren lanak aukeratu ditugu Pablo Malo, Borja Cobeaga, Luis A Berdejorenak. Azken urteetara salto egin dugu ondoren eta azken bi ikasturtetako uztaren aukera bat egin dugu bertan gidoi ikastaroetan sortutako lanak fikzioa zein komedia eta helduek animazio ikastaroan egindako lanak daude.