"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Isabel Ayguavives zuzendariaren esanetan, planifikatu gabeko bidaia batek eman zion pelikula hau egiteko ideia. “Niri interesatzen zaizkidan gaiak jorratu nahi nituen: familia, oroimena, memoria, sormena, denboraren poderioz hondatutako harremanak”, azaltzen du El árbol magneticoaren zuzendariak, eta aitzakia aurkitu nuen lagun batekin Txilera egin nuen bidaia egin eta gero. Bertan, nire lagun txiletarrak familiarekin egin zuen topaketaren lekukoa izatea egokitu zitzaidan, eta horrela sortu zen ideia: benetako Txile ezagutu nuen esperientziaz betetako bidai hartan eta, azken finean, pelikula horren guztiaren ondorengoa da”. Familiaren landetxera itzultzen den Bruno lehengusua dugu protagonista baita honen inguruan sortzen diren oroimenak, Marianela lehengusina esaterako (Andres Gertrudix eta Manuela Martelli aktoreak, alegia). Zuzendariak dioen bezala, bien artean eramaten dute historiaren pisurik handiena, Espainia eta Txileren arteko ekoizpen honetan.
Isabel Ayguavivesek (Ferrol, 1974), lehenago eginak ditu La valiente El castigo eta Penfiel film laburrak, eta hau da bere lehendabiziko film luze, bere ikuspegi pertsonalez betetako lana.
P.Y.