"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nesek eta Yuvazek ibilbide artistikoa elkarrekin hasi nahi dute Anatoliako herrixka batean, Turkiako barrualdean. Yuvaz musika irakaslea da Istanbulen, baina aukera eskaini diotenean Yozgateko musika taberna batean kantatzeko, ez du zalantzarik izan. Nese gaztea izango du bikote lagun. Bikote, musikalki hitz eginda, musikaren inguruko harremana baino ez baita bien artekoa.
Yuvaz eta Neseren adin tartea dela eta, gizona neska gaztearen makulua bilakatu da berehala. Bigarren aita edo. Gauero, kantaldi berdina egiten dute betiko lokalean betiko jendearen aurrean; ondoren, elkarrekin gosaltzen dute beti bezala, gauza bera. Eguneroko monotonia antza triste eta etorkizun gabekoari, baina, beste zerbaiten itxura hartu dio berehala Yuvazek, neskaren pertsonalitatea ezagutu ahala etorkizun printzak ikusiko balitu bezala. Ileordea bere aurrean aldatzen hasten denean konplexurik gabe, eta Nese neskatila ahul gisa agertzen hasten denean, denborarekin, elkarren artean zerbait sortu litekeela amestuko balu bezala. Isiltasunean amesten.
Baina Nese azkar asko hasi da Yozgat hirixkako gaueko musika lokaletik kanpokoa ezagutzen eta gozatzen. Bizitzen.
Nese Sabri barberoarekin ateratzen hasten denean, Yuvazi gauero ileordea lisatzen dion huraxe, gizona ohartu da hura ez dela bere mundua. Harriduraz baina, era berean, errespetuz, ohartuko da kantari gaztea nola hasten den hegaldatzen, gero eta gorako, gero eta askeago. Eta bera soberan dagoela ulertu du orduan.
ALBERTO.BARANDIARAN