"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Kolbeinn bere behor zuriaren gainean abiatu da Solveig eta haren familia bisitatzera, inguruko bizilagun guztiek, morboagatik bistan denez, prismatikoz jarraitzen diotela. Kolbeinn eta Solveig maiteminduta daude, baina elkarren desioa inoiz askatu gabe ordea. Desio erreprimituta da, desio kateatua.
Solveigek zaldi beltz ederra dauka, altan dagoeana. Eta gizakiak egiten ausartzen ez direna egiten dute zaldibehorrak Solveigen etxe pareko zelaian, denen begi aurrean gainera. Kolbeinnek beste ezer baino gehiago maite du behor zuria, baina etxera iritsi bezain pronto tiroz hil eta lurperatu egingo du. Solveigek, berriz, zikiratu egingo du zaldi beltza.
Grimur izeneko gizona sutan jarri da Egill auzokideak zaldi- idea alanbrez hesitu duela ikustean. Hesia moztu duenean, Egill, haserre bizian, traktore gainean segika hasi zaio. Bigarren hesia ebakitzen ari dela, alanbreak begietan eman dio Grimurri eta itsuturik gelditu da, aurpegia odoletan blai. Zorte makurragoa izango du Egillek, hala ere: traktorearekin amildu eta hil egingo da.
Zaldi batzuk bildu nahian ari den Johannak eta bizikleta gainean ibilaldiaz gozatzen ari den Juanek osatzen dute Of Horses and men filmaren koroa, denak paisaia eta komunitate errural eta txiki itoan. Maitasuna, aitortu gabeko desio eta grinak, heriotza. Eta zaldiak, pelikula osoan zehar gizon-emazteen arteko harremanen ifrentzu gisa agertzen direnak. Bi hileta elizkizun ikusiko ditugu, eta beste bi zaldi akabatuko dituzte.
A.B.