"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostian jaio zen eta Andoaingo Zinema eta Bideo eskolan egin zituen ikus-entzunezkoen arloko lehenengo ikasketak. Horretaz gain, Michel Gaztambide gidoilariak eta José Luis Guerín zuzendariak emandako zinema-tailerretan parte hartu zuen, besteak beste.
Berlinen Zinema Zuzendaritzako goi mailako ikasketak egin zituen, Berlineko Zinema eta Telebista Akademia Alemaniarrean (DFFB). Bertan, hainbat film labur zuzendu zituen 16 mm-tan eta 35 mm-tan, baita dokumentalak ere. Donostian 35 mm-tan errodaturiko Dortoka Uhartea izan zen bere graduazio-lana, eta sariak irabazi zituen mundu osoko zinema-jaialdietan.
Berlinen hamar urte igaro ostean, Euskadira itzuli zen. Telebistan lan egin du, ekoizpenaren, errealizazioaren eta edizioaren arloetan, baita zinema-muntaketan eta ikus-entzunezkoen arloko irakaskuntzan ere. Duela gutxi estreinatu du zuzendari eta gidoilarikide gisa egin duen lehenengo film luzea, Camera obscura, eta Basque Films izan da ekoizlea. Gaur egun, dokumental baten eta fikziozko bere bigarren film luzearen gidoiak idazten ari da.