"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Idazlea eta ikus-entzunezko medioetako ikerlaria. Gasteizen jaio zen 1981ean eta Ikus-entzunezko komunikazioan doktorea da. Bi ipuin-liburu idatzi ditu (Sua falta zaigu, Elkar, 2007 eta Habitat, Elkar, 2009) eta ume zein gazteentzako hainbat kontakizunen egilea da, horien artean Amaia Lapitz abenturazalearen liburu-sorta. Arlo akademikoan, zinea, telebista eta feminismoaren inguruko harremanaz argitaratu izan du.
Ikus-entzunezko zein idatzizko medioekin kolaboratu ohi du, hala nola, Gara, Deia, Berria, Sautrela eta Zinemateka. Hainbat sari jaso ditu, horien artean, Ernestina de Champourcín poesia saria (2004) eta idazle gazteentzako Igartza beka (2008). Bost urtez EHUko irakaslea izan zen, Ikus-entzunezko komunikazio eta Publizitate sailean.
Egun, Eusko Jaurlaritzako ikerlari postdoktorala da University of East Anglia-n, Erresuma Batuan, eta bertan Mad Men telesailaren inguruko ikerketa bat ari da garatzen.