"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Agustí Villaronga Bartzelonan bizi da, nerabe zela Mallorca utzi zuenetik. Artearen Historian lizentziaduna da eta Irudi irakasle, kazetari, arte zuzendari, figuringile eta aktore gisa jardun du.
1985ean zuzendu zuen lehenengo film luzea, Tras el cristal (In a Glass Cage) eta Berlingo zinema-jaialdiko sailkapen ofizialean izan zen. Ondoren, El niño de la luna (1988) aurkeztu zuen Cannesen. Filmak, gainera, hiru Goya sari irabazi zituen. Adierazitako bi filmak eta Berlinen saritutako El mar (2000) dira bere film pertsonalenak, eta bere zinema-zuzendari karrera markatu dute.
El pasajero clandestino (1995) eta 99.9 (1997) enkarguz eginiko filmak dira, eta haiei esker burutu ahal izan ditu bere sormenak. 2002an Aro Tolbukhin grabatu zuen Mexikon; Isaac Racine eta Lidia Zimmermanekin batera zuzendutako lana.
Azkenik, 2010ean, Pa negre estreinatu zuen, Emili Teixidor idazlearen eleberrian oinarrituta. Film horrekin emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Nora Navasek Donostia Zinemaldian; horrez gain, 9 Goya sari eta 13 Gaudí sari ere irabazi zituen, eta Oscar sarietan ingelesezkoa ez den film onenaren kategorian lehiatzeko aukeratu zuen Espainiako Zinema Akademiak.
2011n Zinematografiako Sari Nazionala jaso zuen.
Gaur egun, bere azken lana aurkeztear dago, Carta a Eva; Eva Perónek Espainiara egin zuen bidaiaren errekreazioa.