"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nazioarteko lehiaketa honetan parte hartzen duten filmek beren zuzendarien lehen edo bigarren lanak izan beharko dute derrigor. Munduko ekoizpen zinematografiko berrienaren isla izan behar dute guztiek, eta argitaragabeak.
Bost kidek osatutako Nazioarteko Epaimahai batek erabakiko du Kutxa-Zuzendari Berriak Saria nori eman. Izenak argi uzten duen bezala, Zinemaldiko kolaboratzaile ofizial den Kutxa erakundeak babestutako saria da, 90.000 eurokoa. Zuzendariak zein Espainian filma banatuko duen etxeak erdi bana egingo dute.
Berriak