"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nai Kanbodiako Phonm Penh hirian bizi den mutiko bat da. Azkenaldian Yeak munstroarekin amesgaiztoak ditu. Yeak khmer tradizioko munstro bat da, gaizki portatzen diren umeak jaten dituena. Ikastetxeko ingeles irakasleak, Michaelek, munstroak ez direla existitzen esaten dio, haurrentzako ipuinak baino ez direla. Baina egia oso bestelakoa da.