"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Metraje dokumentala, artxiboko irudiak, animazio-eszenak, zuzendariaren familia irudikatzen duten animaziozko pertsonaiak eta zuzendariaren beraren ahotsa trebeki uztartuta, film honen egileak bere historia eta 80ko hamarkadan, Mubaraken erregimenaren hasieran, jaiotako bere belaunaldiaren historia kontatuko digu, baita ahantzitako Suez jaioterriarena ere; Suezeko kanalaren hiri ezaguna, iraultza piztu zuena, "egiptiar iraultzaren sugar” deiturikoa.