"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ziklomotor gidari bat, bizarra mozteko labana eskuan duela, Tunisiako kaleetan barrena doa hiritik paseoan dabiltzan emakume erakargarrienen gluteoak mozten. “Challatt” ezizenez ezagutzen dute. Tunisiar dialektoan, labana esan nahi du, eta Gillette bizar-xafla marka ezagunetik eratorritako hitza da. Challatten itzalak eta haren ekintzen indarkeriak Tunisiako emakumeen janzkera aldatuko dute: bakero estu gehiagorik ez, ezta minigonarik ere, eta amaitu dira paseo arduragabeak... Tunisiar zuzendari gazte batek mito biziduna aztertuko du. Challattek bera bezalako emakumeak zergatik jarraitzen zituen jakin nahi du.