"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Maja Miloš zuzendari serbiarraren lehen lan honek Tiger Award sari bat irabazi zuen Rotterdamgo jaialdiaren azken edizioan. Protagonista Jasna da, Serbiako gerraostean bizitza gogorra daraman hamabost urteko neska ederra. Gelakide batekin maiteminduta, sexu, droga eta festa espiral batean sartuko da, eta guzti-guztia grabatuko du mugikorrarekin.