"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Proiektu honen jatorrizko egilea iaz zendutako Raúl Ruiz zen (2010ean zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Mistérios de Lisboa filmagatik), baina Valeria Sarmiento zinemagileak telebistarako mini-telesail bihurtuta eraman du azkenean pantailara. Gudaroste handi baten laguntzaz, Napoleon Portugal inbaditzen saiatu eta Wellington jeneralak gidatutako indar anglo-portugaldarrei aurre egin zien garaia berreraikiko du. Mundu mailako sail osoaren emanaldia izango da.