"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Juana Doña, Carmen Polo eta Eva Perón: komunista bat, Francoren emaztea eta Eva, Evita nahastezina. Hiru emakumeen bizitzak gurutzatu egingo dira Evak mundutik isolatuta zegoen Espainiara 1947ko ekainean eginiko bisita ofizialean zehar. Harreraren handitasunaren ostean, prestakuntza faraonikoa, ezkutuko negozioak, borrokak “Kaudilloaren” gortean eta gizaki baten bizitza salbatzeko aukera izango dira.