"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jesus Zuletek Zinemaldira bertaratutako zine-izar, zuzendari eta artisten 270 karikatura/ilustrazio inguru marraztu ditu azken hogeita bost urteotan.Horiek guztietatik 24 marrazki aukeratu eta Okendo plazan paratu ditu aire libreko erakusketa bailitzan. CBertan, ez dira falta, besteak beste, Almodóvar,Bette Davis, Francis Ford Coppola, Mikel Olaciregui edo Woody Alleni eginiko marrazkiak. “Egia esan –dio ilustratzaileak–, Woody Allenena gertatu zitzaidan sortzen aldrebesena; horrenbeste marrazki egin izan dizkiote, eta inork ez du haren muina atzematen asmatu. Iruditzen zait zinemaskope magikoaren barruan bizi diren benetako arimak aurkitu beharditudala nire karikaturen bitartez. Erruz handitzen diren aurpegi horien atzean, neure ‘film marraztua’ moldatzen saiatzen naiz nolabait ere”. Okendo plazarenalboetako batean, paneletan paratu dute ‘Zinezko ametsak’ izeneko erakusketa hau. Ikusleen esku-eskura dago, ti-ta batean ikustenda, baina instant batzuz bederen, irudikatutako pertsonaien arima ikusleenarekin uztartzea lortzen du.