"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Iaz bezala, Mafre Fundazioak Okendo plazan haurrentzako kokatu duen pabiloian lantegiak eta zinemarekin zerikusia duten hainbat jarduera egingo dira Zinemaldia bitartean. Haurrak filmen sorkuntzako alderdi ezberdinekin ohitzea da ekimen honen helburu nagusia. Gidoigintza, jantzitegi nahiz animazio tailerrak egingo dira bertan, eta gainera, efektu bereziei aparteko arreta emango zaie aurten, irudi eta soinu, makillaje zein ile-apainketa alorreko efektu bereziak landuz.
Programatutako ekintzak 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat dira. Goizez, ikastetxeetako haurrentzat zuzenduta daude. Eta arratsalde eta asteburuetan, berriz, bertara hurbiltzen den publiko orokorrarentzat, parte hartzeko izen-ematea pabiloian bertan egin beharko delarik.