"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Big Friday Donostiako Zinemaldiaren ekimen berria da, eta Red Bull Media House ditu laguntzaile eta Wanda Vision eta Quiksilver babesle. Ekimen honen bidez, Zinemaldiak akzio-kirolei eta abenturari buruzko filmak eta aire librean eginikoak urrats bat gorago ipini nahi ditu. Genero gero eta ezagunago honetako zinemagileei eta protagonistei plataforma bat eskaintzeko asmoz, Big Friday ekimenak publiko zabalagoari helaraziko dio genero berezi hau. Eta, aldi berean, surfean eta snowboardean aritzen direnei aukera paregabea emango die filmak Europako pantaila handienetako batean ikusteko.
Storm Surfers 3D dokumentalean Ross Clarke-Jones eta Tom Carroll surflari mitikoak Australiako olatu handienen galgatan ikusiko ditugu.
Curt Morganek zuzendutako The Art of Flight filma, snowboardari buruz inoiz egin den dokumental anbiziotsuena da, zeinean naturaren eta paisaien edertasun harrigarria gailentzen den.
Bestalde, Big Friday ekimenarekin batera eta Zinemaldian zehar, munduko kategoria goreneko Quicksilver Pro France txapelketa izango da. Egun horietan zehar, Hossegorretik Mundakarainoko kosta munduko surfaren meka bilakatuko da, eta hemen izango dira surflari onenak, baita kirol horretan espezializaturiko munduko hedabide onenak ere. Beraz, bi filmotako protagonistekin batera surf atletarik bikainenetako batzuk bilduko dira Big Friday honen emanaldirako. Bi filmok irailaren 28an emango dituzte, ostirala, 19:30ean, Antonio Elorza belodromoan.
S.B.