"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nicolas Provost 1969an jaio zen Belgikako Ronse udalerrian. Egun Bruselan bizi da, eta bertan jarduten du ikus-entzunezko arteetan. Bere lanean, film-lengoaia baliatzen du irudien eta istorioen interpretazioan eragiteko. Provosten filmak gu guztion memorian daude, eta edertasun hipnotikodun poesia sortzen digute.
Bere lanak zinema-jaialdi prestigiotsuetan eman dituzte, bai eta sari ugari lortu ere.
Lehendabiziko film luzea, L’Envahisseur, Donostia Zinemaldiaren Zabaltegi-Perlak sailean emango dute. Film hori Veneziako zinema-jaialdiko Orizzonti sailean lehiatu da, baita 2011ko bere Moving Stories film laburra ere. 2010ean aurkeztu zuen Stardust filma, berriz, iazko Veneziako zinema-jaialdiaren Orizzonti sailean lehiatu zen.
Bere filmografian lan ugari aurkituko ditugu. Guztien artetik, honakoak nabarmenduko genituzke: Storyteller (2010), Long Live the New Flesh, (2009) -2010eko Berlinalen lehiatua-, Plot Point (2007) -Europako Zinema Akademiaren sarietarako aukeratua-, Gravity (2007), Suspension (2007), Induction (2006), The Divers (2006), Exoticore (2004) eta Papillon dʼamour (2003).