"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hernanin jaio zen 1976an. Arte Ederretan lizentziatua. Bertsolaria; ikastolan hasi eta gaur egun arte bertsolaritza izan du afizio eta ofizio. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 2009an.
Beste esparru anitzetan ere aritu izan da; euskarazko prentsan zutabegile, esaterako. Bertsoaren bide berriak arakatu zale, bertsolaritza eta musika esperimentala batzen dituen Ornitorrinkus proiektuan dihardu. Duela gutxi, Hau koaderno bat zen lana argitaratu du, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoaren barruan.
Donostia Zinemaldian estreinatuko duten Bertsolari filmean parte hartu du 2011n.