"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Interpretazioa ikasi zuen Eusko Jaurlaritzaren Arte Dramatikoko eskolan, eta aktore profesional gisa egiten du lan 1983tik. Ibilbide luzea du antzerkian, zineman eta telebistan.
Bere filmografia luze eta anitzak hainbat film biltzen du; esaterako, Montxo Armendárizek zuzendutako 27 horas (1986), Ana Díezen Ander eta Yul (1988), Álex de la Iglesiaren El día de la bestia (1995), Ernesto del Ríoren Hotel y domicilio (1995), Antonio Merceroren La hora de los valientes (1998), Gracia Querejetaren Héctor (2002), Pablo Maloren Frío sol de invierno (2003), Federico Luppiren Pasos (2004), Asier Altuna y Telmo Esnalen Aupa Etxebeste!, Emilio Martínez Lázaroren Trece Rosas (2006) edota Alberto Gorritiberearen Arriya (2010). Zinemarako egin duen azken lana Michael Haneke zuzendariaren Amour izan da (2011).
Telebistan ere lan mardula egin du 1985etik: Bertan Zoro (1990), El joven Picasso (1992), Bi eta bat (1992), Los ladrones van a la oficina (1993), Canguros (1994), Amaren etxea (1994), Hermanos de leche (1995), La casa de los líos (1997), Petra Delicado (2001), El comisario (2001), Médico de familia (2001), Periodistas (2002), Hospital central (2003), Aquí no hay quien viva (2005), Martin (2006) edota La familia mata (2008) telesailetan agertu da, beste askoren artean.