"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Un-Seong Yoo 1973an jaio zen. Jeonjuko nazioarteko zinema-jaialdiko (Hego Korea) programatzaile ofiziala da, eta zazpi urte darama lanean Asiako zinema-jaialdirik sonatuenetako horretan.
Fisika ikasi zuen Seulgo Unibertsitate Nazionalean, eta, ondoren, Teoria Zinematografikoa Koreako Arteen Unibertsitate Nazionalean. 2001ean Hour of the Wolf: An Ontology of Evil in Cinema saiakera-lanagatik saritu zuten, eta, harrezkero, zinemari buruzko Koreako liburuetan, egunkarietan eta aldizkarietan parte hartu du. Era berean, Carl Dreyer, Roberto Rossellini eta Pedro Costa zinemagileei buruzko liburuak koeditatu ditu. Arteari buruzko Koreako F aldizkariaren kolaboratzaileetako bat ere bada.