"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Berlingo zinema-jaialdiko Panorama saileko programazio-zuzendaria da 2006tik, eta lehiaketarako filmak aukeratzeko batzordeko kide 2007tik. Paz Lázarok urteak daramatza zinema-ekoizpenean; hala, Nómadas (Espainia, 2000), Cosa de brujas (Espainia, 2002) eta Sobre el arco iris (Espainia, 2003) filmak ekoitzi ditu, baita Fallen Angel: Gram Parsons dokumentala (Alemania, 2004) ere. Halaber, antzerkigintza ekoizten ere aritua da Constanza Macras koreografoarekin edota Dorky Park Company konpainiarekin (No Wonder, Sure).
Berlingo zinema-jaialdiko kide da 2000tik, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Erakundeko (ICAA) kide ere bai. Horrez gain, beste programa batzuetako komisario gisa ere jardun du; esate baterako, Spanish Film Clubean.